Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatuta, Intxortako erresistentziaren 80. urteurrena ospatuko dute Elgetan apirilaren 20a eta 23a bitartean, indar frankisten erresistentzia oroitzeko. Ekitaldiz beteriko asteburua izango da eta era askotako ekitaldiak izango dira.
Apirilak 20, osteguna
- 19:30tan “Memoriaren ganbaratik” dokumentala, Elgetako Udaletxean.
Apirilak 21, ostirala
- 18:30tan Robert Egby eta Nicholas Rankin idazleen hitzaldia, Elgetako Udaletxean.
Apirilak 22, larunbata
- 12:30tan eta 18:30tan Olatz Gorrotxategiren 43o13'44''N antzezlana, Elgetako Udaletxean. Antzezlanak Francoren erregimenean desagertutako pertsona baten bilaketa kontatzen du.
- 18:00tan Bisita gidatua, Elgeta gerra garaian.
- 19:30etatik aurrera Orkresta elektrotxaranga kaleak girotzen.
Apirilak 23, igandea
- 10:00tan Ongietorria eta hamarretakoa plazan.
- 10:15etik aurrera, Elgeta duela 80 urte antzezpenak.
- 11:00tan Gudari eta milizianoak frontera.
- 11:30tan Intxortako borroken errekreazio herrikoia.
- 12:15tan Martxa Elgetara: Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez.
- 13:00tan 1936-37ko gudan faxismoak eraildako elgetarrei omenaldia pilotalekuan. Karrika Antzerki Taldearen “Izarrak marrazten” antzezlana eta Joseba Tapia soinujolea izango dira bertan.
- 14:30 Bazkari herrikoia pilotalekuan.
Egunean zehar Condor Legioari buruzko erakusketa ikusteko aukera egongo da Kultur Etxeko buztin gelan eta IV. Azoka Memorialista Mendizaleen Plazan.