Erakusketak Euskararen arnasguneak. Nondik gatoz eta nora goaz? du izena, eta astelehenetik dago ikusgai Herri Eskolan. Buztin gelan izango da eguenetik astelehenera.
Tailerra ere Herri Eskolan egingo dute, gaur, eguena, 16:30etik 18:30era. Uemako dinamizatzaile batek gidatuko du eta Sendotu arnasguneak du izena tailerrak. Haurren eta helduen parte hartzea eskatzen du. Etxeko hizkuntza-joerak eta hizkuntzaren erabileran eragina duten faktoreak identifikatu, eta horrekin batera hutsuneak nola landu aztertuko dute bertan.
Herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta —gurasoak, aitona-amonak, hezitzaileak, zaintzaileak...—. Ez dago ez adin tarterik ez izen-ematerik.