Rock-and-rolla jaun eta jabe Spaloian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mar. 25a, 12:15

Spaloian emanaldia egin zuen atzo, egubakoitza, Durangaldeko Nevadah taldeak.

Emanaldi indartsua egin zuten atzo Spaloia antzokiko taularen gainera igo ziren hiru taldeek, aretoa bete zuten ikusleen aurrean. "Hiru taldeak oso ondo egon ziren, oso indartsu. Rock-and-roll erakustaldi polita egin zuten eta ikusleak, eta baita antolatzaileak oso gustura egon ginen. Eskerrik asko etorri zineten guztioi!", kontatu du Xabier Ulaziak, Spaloia kafe antzokiko kideak.

Gernikako The Riff Truckers izan zen oholtzara igotzen lehena, eta Durangaldeko Nevadah taldeak hartu zion gero lekukoa. Etxeko zaleen babesa izan zuten bereziki Durangaldekoek, autobuskada ekarri zuten-eta Elgetara. Ondoren eskarmentu handia duen Gasteizko Sumision City Blues taldekoek borobildu zuten kontzertua. Hala ere, ez zen hor bukatu jaia, DJ Karbaren emanaldia izan zen-eta ondoren.

Apirilean, Lauroba

Datozen asteetarako beste hainbat ekitaldi lotzen ari direla aurreratu du Ulaziak. "Datorren asteburuan ez dugu ezer izango baina ari gara apirilekoak lotzen. Momentuz aurreratu genezake Lauroba taldea izango dela apirilaren 22an".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak