goiena.eus

Ikuskizun polita Elgetako neska-mutikoen Gabonetako pilota txapelketako azken saioan

  Kirola  Elgeta

Batzuk beste batzuk baino urduriago baina ikuskizun polita eskaini zuten finalerako sailkatutako hamar neska-mutikoek. Nor bere kategorian txapeldun izateko lehiatu ziren eta azkenean Unax Agirrek, Janitz Isasik, Jokin Zeziagak, Itsaso Askasibarrek eta Pablo Egizabalek jaso zuten domina. 

Ikuskizun polita Elgetako neska-mutikoen Gabonetako pilota txapelketako azken saioan
Elgetako neska-mutikoen pilota txapelketako sari banaketa. (argazkiak: Elgetako Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Neska-mutikoen artean pilota sustatzeko helburuarekin antolatzen da urtero Gabonetako pilota txapelketa Elgetan. Aurten bi jardunaldi egin dituzte finalistak erabakitzeko eta Errege egunean jokatuko dituzte finalak, guztira sei.

Batzuk beste batzuk baino urduriago baina ikuskizun polita eskaini zuten finalerako sailkatutako hamar neska-mutikoek. Nor bere kategorian txapeldun izateko lehiatu ziren, eta azkenean Unax Agirrek, Janitz Isasik, Jokin Zeziagak, Itsaso Askasibarrek eta Pablo Egizabalek jaso zuten domina. Horrekin batera parte hartzaile guztiak saritu eta zoriondu zituen Udalak.

Amaieran, taldeko argazkia ere atera zuten neska-mutiko parte-hartzaileak kiroletako zinegotzi Mikel Elkororekin eta Elgetako alkate Iraitz Lazkanorekin.

Azken emaitzak

Eskuz

. Unax Agirre - Aratz Olasolo 16-05

. Janitz Isasi - Etor rrasti 16-10

. Jokin Zeziaga - Mikel Carmona 16-08

Palaz

. Itsaso Askasibar - Alazne Errasti 16-3

. Pablo Egizabal - Martin Egizabal 16-11

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa