goiena.eus

Pilota txapelketak baditu txapeldunak

 Elgeta

Pilota txapelketak baditu txapeldunak Pilota txapelketako txapeldunak, txapeldunordeak eta antolatzaileetako batzuk. | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtezahar egunean jokatutako finaletan Haritz Gallastegi eta Oskar Askasibar irabazi zuten nagusietan, eta Andoni Elorzak eta Oskar Sarasuak gazteetan. Neska-mutikoen txapelketako finalak Errege egunean jokatuko dituzte, 11:30ean.

Elgetako binakako lau t'erdiko pilota txapelketak baditu irabazleak. Nagusien finalean 22-09 nagusitu ziren Haritz Gallastegi eta Oskar Askasibar. Txapeldunorde egin dute Mikel Elkorok eta Iban Retolazak.

Gazteen mailan berdinduago joan zen norgehiagoka eta azkenean 22-16 irabazi zuten Andoni Elorzak eta Oskar Sarasuak. Txapeldunorde egin dute Ibon Unzetabarrenetxeak eta Mikel Beretxinagak.

Umeen pilota txapelketa

Herriko neska-mutikoen txapelketak bihar, urtarrilak 3, izango du jarraipena. Bigarren jardunaldia jokatuko dute 11:00etan hasita. Finalak Errege egunean, urtarrilaren 6an, jokatuko dituzte sailkatzen direnek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa