Lau emakume dira Elgetako briska eta tute txapeldunak

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko abe. 29a, 10:56
Jesusa Iturrikastillo, Asun Arruabarrena, Arantza Arrieta eta Nati Arrieta sariak eskuan. (Argazkia: Luis Mari Arantzeta)

Jesusa Iturrikastillo eta Asun Arruabarrena nagusitu dira tute txapelketan. Briskako irabazleak, berriz, Nati eta Arantza Arrieta ahizpak dira. Debagoiena mailan jokatuko den txapelketarako sailkatu dira. 

Elgetako erretiratuen elkarteak antolatuta atzo, hilak 28, jokatu zituzten tute eta briska txapelketak Ozkarbi elkartean. Zortzi bikote lehiatu ziren briskan eta sei tutean. Argazkian dituzue bi bikote irabazleak. Ez dira izen berriak. Jesusa Iturrikastillo eta Asun Arruabarrena Gipuzkoako erretiratuen iazko briska txapelketako txapeldunordeak dira. Atzokoan, ordea, ez zuten briskan zorte handirik eduki. Tutean saiatu ziren eta hor bai, txapeldun irten ziren.

Arantza eta Nati Arrieta ahizpek irabazi zuten briska txapelketa. Aurretik ere Arantza Arrieta Gipuzkoa mailako briska txapelketara iritsitakoa da 2011an.

Saria, atzo, botila bana ardo eta gazta erdi bana izan ziren. Horrekin batera bi bikoteak Debagoiena mailan jokatuko den txapelketarako sailkatu dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak