goiena.eus

Ines Egizabalen eta Uxue Gallastegiren lanak saritu dituzte udal liburutegiko marrazki lehiaketan

 Elgeta

Ines Egizabalen eta Uxue Gallastegiren lanak saritu dituzte udal liburutegiko marrazki lehiaketan Uxue Gallastegi Elorriaga eta Ines Egizabal Barrachina saritutako marrazkiekin eta jasotako sariekin. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aipamen berezia jaso du, bestalde, Amaiur Guridiren marrazkiak "etorkizuneko miraz irudikatu baitu liburutegia".

Udal liburutegiko IV. marrazki lehiaketak baditu irabazleak. Arrasateko Bibliotekako kideek egin dituzte epaimahai lanak eta hemen erabakia:

. 5-8 urte artekoen mailan Ines Egizabal Barrachinak (5 urte) jaso du saria.

. 9-12 urte artekoen mailan Uxue Gallastegi Elorriaga (11 urte) saritu du epaimahaiak. Horrez gain, Amaiur Guridi Villaren (10 urte) marrazkiak aipamen berezia merezi duela iritzi diote "etorkizuneko miraz irudikatu baitu liburutegia".

. 13-16 urte bitarteko gazteen taldean ez du inork marrazkirik aurkeztu eta hutsik gelditu da sariketa.

Argibide gehiago eta saritutako marrazki sorta hemen ikusgai.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa