Sustrai Colinak eta Amets Arzallusek bertsotan zabalduko dute inaugurazioko egitaraua 19:30ean. Ondoren, Elgoibarko Jon Gurrutxaga musikariak (Arima Beltza taldeko abeslari ohia) hartuko du lekukoa, eta ibilbideko kantuen bilduma eskainiko du bakarkako saio akustikoan.
Gurrutxagaren emanaldia bukatutakoan, Espaloiko kudeatzaile berriek luntxa eskainiko diete bertaratutakoei.
Ekitaldia borobiltzeko, 22:30etan hasita, Eibarko The Vartools boskotearen rock-and-roll indartsua nagusituko dira antzokian.
Horiek gaurko asmoak; hala ere, Ulaziak aurreratu du abenduaren 30ean, Nevada Rock talde bizkaitarra ekarriko dutela.