Kataluniako doinuak izan dira protagonista Herrixa Dantzan saioan

Leire Kortabarria 2016ko abe. 10a, 15:18
Dantzaldi berezia Espaloia antzokian.

Kataluniako Escamot Català taldea Euskal Herrian zegoela aprobetxatuta, Elgetara gonbidatu zuten Herrixa Dantzan ekimeneko arduradunek, eta dantzaldi berezia antolatu zuten. Egubakoitz ilunkaran izan zen eta arrakasta handia izan zuen saio bereziak. Talo ekologikoak egon ziren jateko, eta berehala bukatu ziren.

Hilabeteko azkenengo domekan egiten da normalean Herrixa Dantzan saioa Elgetan, baina oraingoan Gabon egunak tokatzen zirenez, eta, bestalde, Escamot Català taldea inguruan zegoela aprobetxatuta, bi gauzak bateratu eta saio aurreratua antolatu dute oraingoan.

Taula gainean, 25 bat lagun, musikari eta dantzarien artean. Elorrion jo berriak ziren eta Gasteizen jotzekoak ziren, baina, tartean, Elgetan geldialditxoa egin zuten. Herritarrak gustura baino gusturago ibili ziren dantzan.

Horrez gain, Julen Altzelai alkizarrak arto-irin ekologikoarekin egindako taloak ekarri zituen eta dantza-afaria egin zuten. Askotariko betegarridun taloak zeuden: txorizoa, gazta, bakailaoa, odolostea, txokolatea, hirugiharra, barazkiak… Arrakasta handia izan zuten horiek ere.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak