Elgetarrek euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute

Maider Arregi 2016ko abe. 3a, 15:09

Gaur, Euskararen eguna ospatu dute elgetarrek ere. Korrika eta festa giroan, herriko eragile eta elkarteek euskaraz bizi nahi dutela ozen aldarrikatu dute. "Egun honek berak ez dauka zentzurik urte osoan egindako lanak eta politikak ez balira aurrera aterako", azpimarratu du Euskara zinegotzi Janire Lazkanok.

Herri lasterketa egin dute. "Herriko hamar talde ezberdinen eskutik pasa da testigua. Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartu duten denei. Bukaeran eman nahi izan dugun mezua da euskaraz bizi garela eta euskaraz bizitzearen aldeko hautua egiten dugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak