Euskadiko hiru txirlo bolo txapelketaren finala zapatuan

Maite Txintxurreta 2016ko aza. 10a, 13:00
Sebas Arantzabal bolotan

Javier Osoro, Bittor Ugarteburu eta Esther Goenaga dira txapela eskuratzeko aukera gehien daukatenak.

Bihar arratsaldean, zapatua, Euskadiko hiru txirlo bolo txapelketako finala jokatuko dute Elgetan. 17:00etan hasiko dira jaurtialdiekin bolatokian. Elgetara erkidegoko txoko desberdinetatik etorritako 50 pertsona inguru etorriko dira parte hartzera.

Lau jardunaldietan azkenengoa izango da Elgetakoa; beraz, bertan erabakiko da zein izango den txapelduna. Javier Osoro Elgoibartarra da guztietan abantaila gehien daramana, bera baita sailkapenean lehena, 14 txirlorekin. Bigarren, berriz, Bittor Ugarteburu eibartarra da, 13 txirlorekin, eta 12 txirlo daramatza sailkapenean hirugarren den Esther Goenaga bizkaitarrak.

Elgetako taldea

Txapelketan diharduen Elgetako taldeko kide Sebas Arantzabalek azaldu du elgetarrak ez direla nahi bezain ondo ari. Hain zuzen, Arantzabal bera da momentuz puntu gehien daramatzana, sei txirlo eskuratuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak