Euskal Herriko 'Sketchcrawl' topaketa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko api. 22a, 13:12

Arkatza, margoak eta koadernoa esku artean hartuta, Euskal Herriko txoko askotatik etorriko diren margo zaleak elkartuko dira bihar, zapatua, Elgetako herriko plazan, 10:00etan. Begien aurrean ikusten dutena zuzenean marraztea eta zaletasun bera duten lagunak egitea dute helburu; horixe da sketchcrawl-a: marrazteko hitzordua. 

"Euskal Herriko Sketchcrawl taldeak egin du deialdia; egun berean herrialde askotan egingo duten deialdi askorekin bat eginda. Helburu berarekin, munduko txoko askotan elkartuko gara egun eta ordu berean. Ekintza librea da, edozeinek har dezake parte.; ez da maila jakin bat duten margolarientzako bakarrik. Erabil daitekeen teknika eta materiala ere librea da. bakoitzak egokien ikusten duena. Elkarrekin egun pasa bat egiteko aitzakia da. Aurreko deialdietan egin izan dugun moduan, oraingoan ere, euskalherriasketchcrawl.blogspot.com.es atarian jarriko ditugu marrazki guztiak ikusgai", azaldu du Pili Azkaratek, Bergarako margo taldeko kideak (Beart). 

Elgetan, lehenekoz 

Debagoieneko herri askotan egin izan dutelako eta Erresistenteen Egunaren bueltan antolatutako ekitaldiek ez-ohiko irudiak sortzeko bidea direlako aukeratu dute Elgetan batzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak