"Gabonak direlako gabiltza kantari..."

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko abe. 24a, 15:13

Guraso eta neska-mutiko taldea San Roke kalean kantuan.

Olentzero bizkar gainean hartuta irten dira aurten ere kalez kale Elgetako gurasoak eta neska-mutikoak.

Herri Eskolatik abiatu dira 11:00etan eta hainbat lekutan egin dute kantuan: Domingo Iturben, San Roke kalean, Lasao kalean, Salbador kalean, Torrealdean, herriko plazan... Olentzero, Hator Hator, Din Dan Don, Kas Kas Atean, Bizar Zuri... kantatu dituzte.

Amaitutakoan salda, txorizoa eta okela egosia banatu ditu Maala Guraso Elkarteak plazan.

Erlazionatuak

Gabon kantak Elgetan 2015, kalez kale

Larraitz Zeberio Lekuona 2015 abe 24 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak