Urtarriletik irailera bitartean elgetarrek, bataz beste, hiri hondakinen %77,92 sailkatu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko aza. 4a, 10:17
Konposta egiteko edukiontzi batera hondakin organikoak botatzen.

Hilean hileko datuak eman ditu Debagoieneko Mankomunitateak. Udal arduradunek datu onak direla esan dute.

Abenduaren 9an ezarri zuten hiri-hondakinak batzeko bilketa sistema berria, Elgetan. Ordutik ez dago hondakinak sailkatu barik hartzen duen edukiontzi berderik, eta haien ordez errefuxarenak —grisak— eta organikoarenak —marroiak— ipini dituzte.

Debagoieneko Mankomunitateak hilean hileko bilketa datuak eman ditu, eta bataz beste, elgetarrek hondakinen %77,92 sailkatzen dute. Urtarrilean %78,42; otsailean %77,27; martxoan %80,18; apirilean %78,61; maiatzean %77,26; ekainean %79,47; uztailean %75,11; abuztuan %76,08; eta irailean %78,88. Elgetako 64 familiak dihardute auto-konposta egiten, eta 113 dira auzo-konposta egiten dihardutenak.

"Datu onak dira", adierazi du Iraitz Lazkano alkateak. "Herritarrak ondo dihardute". Dena den, bada oraindik zer hobetu eta gogorarazi du auzo-konposta guneetan ezin dela poltsa konpostagarririk bota. "Organikoaren edukiontzi marroira bota daitezke poltsa konpostagarriak, baina konposta guneetako edukiontzietara ez. Kasu horretan organikoa ondo zabaldu behar da, materia lehorrarekin nahastu behar da eta ondo aireztatu behar da. Poltsan dagoen organikoa ez da ondo usteltzen", azaldu du.

Bolumen totalarekin oso kopuru txikia bada ere kaleko zabor ontzietan ere bada zer hobetu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak