Hondakinen bilketa sisteman aldaketak ezarri-direla eta Elgeta Zero Zabor taldeko kideak Eguneko Zentroko erabiltzaileekin elkartu dira gaiari buruz nagusiek dituzten oroitzapenak, bizipenak eta iritziak jasotzeko. "Garbi dute hondakinik onena sortzen ez dena dela, beraien garaian oso gutxi sortzen zen, behin eta berriz berrerabili egiten zutelako. Etxetik eramandako poltsa, otar eta botilekin egiten zituzten erosketak. Papera txapako sua pizteko eta janari hondarrak animaliei botatzeko erabiltzen zuten. Gaur egun, arropa eta tresna gehiegi dugula diote, eta berehala aspertzen garela hobeagoaren bila joanez eta duguna baztertuz edo botaz. Zaborrik ez egiteko, sinestuta daude hondakinak, beste bizi bat ere badutelako, bereizten etxean hasi behar dela, balio duenak zabortegietan ez bukatzeko".
Iturria: Elgeta Zero Zabor (Goiena Komunitatea)