Seme-alaben artean Interneten erabilera arduratsua sustatzearen garrantziaz jabetu zituzten, atzo, Elgetako gurasoak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mar. 25a, 18:00
Gurasoendako formazio saioa, atzo, Elgetako Herri Eskolan.
Baikarako Esther Martinezek argibide interesgarriak eman zituen.

Seme-alaben bizitzako parte garrantzitsua dira sare sozialak, eta gero eta adin txikiagoarekin. Egiten duten erabilerarekin euren arrastoa uzten doaz Interneten, eta eraikitzen doa euren identitate digitala. Atzean gelditu dira ordenagailua eta Tuenti. Gazteen pantaila kuttuna, gaur egun, mugikorra da, eta sare sozial hegemonikoa, Whatsapp.

Maala guraso elkarteak antolatuta formazio saioa egin zuen atzo Baikarako Esther Martinezek herri eskolan. Erabilera arduratsua sustatzearen garrantziaz jabetu zituen gurasoak. Ez da gai berria, baina bai gero eta garapen handiagokoa. "Kalean ibiltzen erakusten diegun moduan, Interneten nola ibili ere erakutsi behar diegu", esan zuen.

Lau gurasok hartu zuten parte formazio saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak