Polito Ibañez kubatarra zapatuan Espaloian

Irati Agirreazaldegi 2005ko urt. 13a, 13:53
Polito Ibañez kantari kubatarrak kontzertua eskainiko du zapatu gauean Espaloian. Axilas bere azken lana aurkeztuko du.

Polito Ibañez kantautore ezaguna da Kuban; Trobadore berrien artean ezagunenetakoa. Bere doinuek eta letrek aire berria ematen diote Kubako musikari.

Azken urteotan Kubako musikako autore esanguratsuenetakotzat jotzen dute Ibañez. Troba mugimendura berrikuntza asko sartu ditu, oinarrizkoari pop musika gaineratuz esaterako.

Bere ahotsaren tinbrea egoki moldatzen du esan nahi duen hartara, eta bere letrak batik bat entzule gazteetara helarazteko gai da.

Axilas

Elgetako emanaldian 2003an kaleratutako Axilas diskoko kantuak abestuko ditu. 12 abestiz osatutako lana da hau. Honetaz gain, Recuento eta Para no pensar diskoak ere kalean ditu.

Espaloiko emanaldia hilaren 15ean, zapatuan, izango da 22:30ean.

Sarrerak 6 € balio du eta Goibeko K.E.ko bazkideendako 4 €.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak