Juan Cruz Juaristi apaizaren Ruandako bizipenak liburu batean

Irati Agirreazaldegi 2005ko urt. 14a, 10:33
Elgetan apaiz dagoen Juan Cruz Juaristi zarauztarrak Ruandan bizitakoak liburu batean jaso eta argitara eman dituzte. Barikuan aurkeztuko dute liburua Orion.

Gaur egun Elgetako parrokiako apaiz lanetan jarduten du Juan Cruz Juaristi zarauztarrak. Baina misiolari moduan 36 urte eman zituen Ruandan.

Orain, Rikardo Uzkudun oriotarrak Juaristiren Ruandako bizipenak liburu batean jaso ditu. Barikuan aurkeztuko dute Orion Ori-Zautz Ruandaren aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeak kaleratu duen liburua.

Historia eta elkarrizketa

Juan Cruz Juaristi eta Ruanda: Gogoa Afrikaren bihotzean da liburuaren izenburua eta bi zati ditu. Lehenengoan Juan Cruzek berak idatzi eta Rikardo Uzkudunek laburtu eta euskaratutako Ruandako historia agertzen da. Bigarrenean, berriz, misiolariari egindako elkarrizketa luzea.

Dibulgazio liburua da hau. Egilearen esanetan, "sentiberatasuna handitzea du helburu: Ruanda, genozidioa, Afrika...".

Liburua barikuan aurkeztu eta jende artean zabaltzea da asmoa. Horretarako Elgetan elizan bertan eskuratu ahal izango da eta baliteke salgai ere ipintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak