Arrate Elkoro elgetarra hiltzeagatik 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Mendikuteri; 17 urte eta sei hilabetekoa izango da orain zigorra. Hala ere, Elkorok Elgetan zuen estankoan lapurreta egiteagatik ezarri zioten hiru urteko kartzela zigorrak bere horretan jarraituko du. 20 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du orain Mendikutek.
Bestalde, akusatuak Arrate Elkororen alargunari 150.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio eta 75.000 eurokoa Elkororen alaba bakoitzari.
Bigarren errekurtsoa, Auzitegi Gorenean
Aitor Mendikuteren defentsa abokatuak, Jon de la Mazak, Auzitegi Gorenean beste errekurtso bat aurkeztu du. De la Mazaren ustetan, Mendikuterena gizahilketa (homicidio) izan zen eta ez hilketa (asesinato). Bestalde, defentsako abokatuak esan du Mendikutek ez zuela estankoan ezer lapurtu.