Pilota txapelketako egutegia zehazteko bilera barikuan

Irati Agirreazaldegi 2004ko urr. 20a, 13:54
Federatu gabeko pilotari beteranoen lau t’erdiko txapelketa datorren urriaren 29an hasiko da. Baina aurrez egutegia zehazteko bilera egingo dute barikuan Intxorta elkartean.

Elgetako Udal pilotalekuan hamabi bikotek jardungo badute ere, oraindik zehazteke dago noiz izango diren partiduak. Lehenengo zatian pilotariak bi taldetan banatuko dira eta ondoren, onenek egingo dute aurrera Gabon Zahar egunean jokatuko den finalera iritsi arte.

Taldeen banaketa eta partiduen egutegia zehazteko jokalari guztiak elkartzea komeni da. Horretarako, txapelketaren antolatzaileek bilera batera dei egin diete partaideei. Bilera, gaur, barikua, izango da Intxorta elkartean. Batzarraren aurretik, nahi duten pilotariendako afaria egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak