Uriburun azaroan hasiko dira etxeak egiteko lanak

Irati Agirreazaldegi 2004ko urr. 4a, 16:02
Uriburu inguruan etxeak egiteko proiektua aurrera doa. Bertan txaletak, bi bizitzako etxeak eta elkarri atxikitutako etxeak egingo dituzte besteak beste eta lanak azaroan hasteko asmoa dutela jakinarazi dute Hirualdebat S.L. etxebizitzen promotoreak.

Uriburu inguruan etxeak egiteko dagoen asmoa aspaldikoa bada ere, oraindik ez dira lanak hasi. Hala ere, proiektua aurrera doaeta aurki hasiko dira lanean.

Hirualdebat S.L. promotorea arduratuko da bertan etxeak egiteaz, eta enpresatik jakinarazi digutenez, azaroan etxeak egiteko lehenengo lanak hasiko dituzte, lurrak mugitzeko obrak, hain zuzen ere.

Hainbat motatako etxeak egingo dituzte Uriburun. Besteak beste, 10 txalet, bi bizitzako beste 20 etxe eta baita elkarri atxikitutako 18 etxe ere. Etxebizitza bloke bat ere eraikiko dute bertan. Azken hauek seguru aski mugatutako preziodun etxeak izango dira.

Oraindik etxeak salgai jarri ez badituzte ere, esan digutenez, asko dira Elgetatik etxe hauen gaineko informazio eske joan direnak eta batzuek erretserba ere egin dute jadanik.

Arau Subsidiarioak

Uribururako plan partziala, ordea, oraindik onartzeko zain daude Udalean. Izan ere, arau subsidiarioetan hainbat aldaketa egin zituzten, besteak beste Uriburu inguruari eragiten diotenak. Aldaketa hauen arabera, bertan eraiki beharreko hainbat etxebizitza babes ofizialekoak edo kontzertatuak izan daitezke. Hasieran babes ofizialekoak bakarrik izatea begiesten zen arauetan. Beraz, onarpenaren zain egon beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak