Nafarroara bi irteera

Irati Agirreazaldegi 2004ko ira. 3a, 15:31
Nafarroara joateko bi irteera antolatu dituzte irailerako. Lehenengoa Gares ingurura egingo dute, bigarrenean, berriz, Santiago Bidearen Nafarroako zatia ezagutzeko aukera izango dute txango hauetan parte hartzen duten elgetarrek.

Nafarroa ezagutu nahi duten elgetarrek bi aukera izango dituzte irailean. Izan ere, bi irteera antolatu dituzte Nafarroako hainbat txoko ikusteko.

Lehenengo irteera irailaren 11n, zapatuan, izango da eta Iruñetik pasatuta Garesera joango dira. Iruñean hamarretakoa egingo dute, eta oraindik zehazteke badago ere baliteke upategi bat ikusteko aukera izatea.

Bazkaria Garesen, Ilzarbe jatetxean, izango da eta bazkal ostean, Lizarra bisitatuko dute. Bueltan Gasteizen geldialdia egin, askaria jan eta etxerako bidea hartuko dute.

Santiago bidea

Beste irteera Kutxak antolatu du eta irailaren 22an izango da. Goizean goiz Elgetan irten eta Leiren hamarretakoa egiteaz gain bisita gidatua izango da monasterioan. Ondoren, Zangotzako Santa Maria eliza erromanikoa bisitatuko dute.

Bazkaria San Gillenen kondairarengatik ezaguna den Obanos herrian egingo dute eta Eunateko antzinako ospitalea eta eliza ikusi eta gero Garestik pasatuta bueltan etorriko dira Elgetara.

Interesatuek Kutxako bulegora jo beharko dute irailaren 6tik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak