Ekitaldi batzuetako hainbat ekitaldiren argazkiak jaso ditugu goiena.net-en. Batzuk Astelehenetako Goienkariatik jasoak eta baita Elgetako Gaztetxekoek bidalikoren bat ere, esaterako arratsaldeko soka-tirakoak. Webgune honetan jarri ditugu ikusteko moduan. Jaiaren errepasoa argazkitan.
Bederatzi urtez ospatzen
Asentzio egunaren ospakizuna Elgetan ohitura handiko jaia da. Herriko nagusiek gogoratzen dute jai hau ospatzen zen garaia. Hala ere, duela urte dezente galdu zen ohitura hori, eta Asentzio eguna ahaztu ere egin zen.
Gaztetxeak berreskuratu zuen
Orain dela 9 urte herriko gazteek berreskuratu zuen jai hau. Orduan Gaztetxerik ere ez zen, baina ekintzak antolatzen ziren Gaztetxea aldarrikapena baino ez zenean. Gerora gazteen belaunaldi ezberdinek ere eutsi diote jaiari. Argazki hauek dira horren adierazle.