Prozesioa bariku santuan

Irati Agirreazaldegi 2004ko api. 7a, 19:45
Bariku Santuan, meza ostean, prozesioa izango da herrian. Urte batzuetan desagertuta egon ondoren berreskuratutako ohitura da hau.

Aspaldiko kontua da prozesioarena. Urte batzuetan etenda egon ondoren orain dela urte batzuk Jose Luis Aperribai Elgetan apaiz zegoela prozesioa berriz egiteko aukera proposatu eta talde bat lanean hasi zen, ingurukoen artean jendea topatu eta lortu zuten asmo horrekin aurrera egitea, ohitura gordetzeko.

Garai batean bi egunetan egiten zuten. Eguen Santuan San Juan, Ama Birjina eta Nazarenoaren irudiak ateratzen zituzten. Bariku Santuan, berriz, Nazarenoaren ordez Sepulkroa. Irudia oso astuna da, 300 kilotik gora dituena, eta jende asko eta indartsua behar da hura eramateko.

Sepulkroa

Orain egun bakarrean egiten da prozesioa, bariku santuan, eta kantuan egiten den ibilbidea orduan baino laburragoa da. Bestalde, Sepulkroa ere ez da ateratzen. Hala ere, hori da prozesioa antolatzen ibiltzen direnen erronka, noizbait irudi hori berriz kalera ateratzea.

Jendeak erantzuten duen bitartean aurrera jarraituko dute urtetan prozesioarekin nahiz eta elizkizunetan gero eta jende gutxiagok parte hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak