Santa Ageda bezpera dugu, kanturako eguna

iban arantzabal 2004ko ots. 4a, 17:20
Santa Ageda eguna da gaur, eta urtero moduan, Elgetako umeak ere kalera irten dute kantu kantari. Santa Ageda eskean aritzen ziren gure arbasoak, baina aurten, ez dakit dirurik eskatu ere egin duten. Hori bai, kaleak alaitu dituzte.

Herri eskolaren ekimena izaten da Santa Ageda kantura irtetzea. Aurten ere herri eskolako umeak hara eta hona ibili dira. Jardinetan, herriko plazan, San Roke kalean, Salbador kalean... Jendeak gustora entzuten ditu kantuok.

Jende asko lanean egoten da ordu horietan, baina guraso askok ere lagundu dute kantuan. Aita-amek ere parte hartu dute eta kalerik kale joan dira makila eta guzti.

Eguerdian atera dira kantura eta pare bat orduan egin dute buelta herri guztian. Herritarrek komentatu dutenez, pozez hartzen dira umeok egiten dituzten kantuok. Alaitu egiten dute herria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak