Espaloia kafe antzokiko lanak egiten hasi dira

iban arantzabal 2004ko urt. 13a, 16:51
Hasi dira lanak egiten Espaloia kafe antzokian. Jaietarako dena txukun-txukun egotea komeni da. Proiektua oso aurreratuta dago. Orain gremioak antolatzen dihardute. Zementoa, zuloak, argiak... horixe da momentuz ikusi daitekeena.

Aspaldikoa da Espaloia Kafe Antzokiaren proiektua. Eraikina bera eginda dago, eta zenbait ekitaldi ere egin izan dira; hala ere, oraindik egokitze lanak falta dira.

Joan zen urtarrilaren 7an hasi zituzten Espaloia egokitzeko lanak, eta egun hauetan, igeltseroak eta elektrizistak ikus daitezke lanean.

Taberna, sukaldea eta jangela egokitzen hasi dira, eta horretarako horma batzuk bota dituzte dagoeneko. Sukaldearekin batera, paretetako akustika zaintzeko lanak egingo dira. Espaloia antzokian zegoen ohiartzuna oso handia zen eta hori konpontzeko ilsbruc deitzen den materiala sartuko dute bertan.

Taula gaina ere jantzita

Eszenatokia prestatzeko bilera ere gaur eguerdian egin da Espaloia aretoan bertan. Hau da, soinua, argiztapena eta antzokiko oihalak mugitzeko makineria ipiniko dituzte behar den moduan. Eszenatokia eta taberna egokitzeaz gain, ekitaldiak daudenerako jendea egoteko zenbait gune ere prestatuko dituzte. Gaur dagoen arazoa jendedeak ez dutela ikusten oso ondo. Batez ere antzerki obretarako egoki konpondu gura da aretoa.

Ekipamendu proiektuak 342.272 euroko kostua izango du, eta lanak datorren uztailerako, jaietarako, amaitzea espero dute.

Adjudikazioa

Bestalde, Udalekoek egin dituzte Kafe Antzokia ustiatzeko baldintzak, eta aurki buletinean azalduko dira. Baldintza pleguak laster izango dira kalean, beraz.

Hau dena lehiaketa publiko bidez esleituko denez, oraindik ez dakigu nork kudeatuko duen antzokia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak