Elgetan gas barik geratu dira. Torrealde osoa, Gudarien bidea, Berraondokua poligonokoak eta Salbador kale osoa dira kaltetuak. Zergatia, tubo bat apurtu dutela Torrealdeko etxebizitzetarako bidea egiten dihardutenek.
Gas hodia apurtu dute kaminoa egiten dihardutenek. Torrealdeako etxebizitza berriak egiteko ari dira kaminoa egiten, goiena.net-en aipatu genuen moduan.
Lau gune gas barik, gutxienez eguerdira arte:
Torrealdea
Gudarien bidea
Berraondokua industria gunea
Salbador kale osoa
Repsolekoak oraintxe heldu dira eta konponketa lanetan ariko dira dagoeneko. Eskerrak ez dela Gabon egunean izan. Hala ere, jakin dugu tabernak, esaterako, ez daudela gozo.