Multa jarriko zaie San Roke kalean gaizki aparkatzen dutenei

iban arantzabal 2003ko abe. 12a, 12:05
San Roke kalearen hasieran, goitik sartuta S-28 seinalea dago. Jende gutxik ulertzen du seinale hori, baina orain jaso dugu Udaletik seinale horren azalpena eta ez betetzeagatik jasoko diren isunak.

San Roke kaleko postontzietan banatu da informazioa. Kontua da gidariek ez dituztela betetzen arauak eta beraz, idatzi bat lagatzen zaie gidari horiei legea zein den esanez.

Hurrengo urtearen hasieran, araua apurtzen duten autoei multa jarriko zaie.

Seinalearen azalpena:

Adierazten du zirkulazio gune berezi egokituak direla, eta bertan, lehentasuna oinezkoek dutela.

  • Ibilgailuen gehienezko lastertasuna 20 kilometro ordukoa izango da.
  • Lehentasuna oinezkoek dute beti.
  • Ibilgailuak aparkatzeko markatutako guneak erabiliko dira, bakarrik.
  • Gune horretan libre da jolastea eta kirola egitea.
  • Oinezkoek ez diete alperrik oztopatu behar ibilgailuetako gidariei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak