Guerreras elkarteak jaso duen laguntza eskertu du

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mai. 9a, 10:06

Gurerreras-eko ordezkariak, Arizmendiko ikasleen laguntza jasotzen.

Indarkeria matxista sufritu eta bizirik atera diren Guerreras Emakume Elkarteak bi dohaintza jaso ditu. Batetik, Eskoriatza Kirol Elkartearen Saskibaloi sailaren partetik, eta, bestetik, Arrasateko Arizmendi ikastetxetik. Hala, eskerrak  eman nahi izan dizkiete bi erakundeei.

"Guerreras Elkartetik, indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeen elkartetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloiko sailari, zuen laguntzagatik. Eskoriatza Kirol Elkartetik jaso dugun diru dohaintza hau, biktimen gastuak asetzeko erabiliko dela adierazi nahi dugu; abokatuetara eta laguntza psikologikora bideratuz. Arizmendiren eskutik, bestalde, bi ordenagailu, pantaila bat eta inprimagailu bat jaso dugu dohaintzan. Eskerrik asko gugan pentsatzeagatik, baita Unai eta Josebari dena prest eta txukun uzteko egin duzuen lanarengatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak