Leintz Bailarako Ekiolak hitzaldia egingo du maiatzaren 16an, Kulturaten

Miren Arregi Amasorrain 2024ko mai. 6a, 11:29

Hitzaldia Leintz Bailarako Ekiolako bazkideei eta bazkide ez direnei zuzendutakoa izango da eta hainbat gairen inguruko informazioa emango da. Besteak beste, instalazioaren egoeraren gainekoa –maiatzean martxan egotea espero dena–. Maiatzaren 16an izango da, 18:00retan, Kulturateko Areto Nagusian.

Kontseilu Errektoreko kideak izango dira hitzaldian eta honako gaiak landuko dira:

  • Instalazio fotovoltaikoaren egoera eta hurrengo urratsak.
  • Bazkideen argindar enpresa merkaturatzailearen aldaketaren prozesua.
  • Behin instalazioa martxan jarri ondoren, bazkideek jasoko duten fakturaren edukiak eta azalpena.

Bazkidetza kanpaina abian da

Bestalde, Leintz Bailarako Ekiolatik gogora ekarri dute, bazkidetza kanpaina martxan dela Leintz Bailarako lau herrietan –Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan–, eta prozesua abiatzeko modua leintzbailara.ekiola.eus web gunean sartzea dela.

Instalazioa, maiatzean martxan

Maiatzean, Garaiako eguzki plaken instalazioa martxan egotea aurreikusten da. Izan ere, aurreratu dutenez, instalazioaren zertifikazio eta baimen kontuak martxa onean doaz.

Leintz Bailarako Ekiola kooperatibak bostehun watteko 2.520 panel ezarrita ditu Arrasateko Garaia Gunean, eta, aurreikuspenen arabera, gai izango dira 1.375 megawatt sortzeko orduko, 550-600 familiaren beharrak asetzearekin batera. Kontsumo horren kostua jasangarria eta egonkorra izango da bazkideentzat, merkatu elektrikoan gertatuko diren aldaketak ekidingo direlako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak