Makilakorta Fest jaialdia, giro "ederrean"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko mai. 5a, 13:26

Gatza City Krew gazte taldeko kideek antolatuta Makilakorta fest jaialdia egin zuten atzo, zapatua, Leintz Gatzagan. Laugarrenez egin dute aurten, egun osoko egitaraua prestatuta, besteak beste, eskupilota txapelketa, herri bazkaria eta Bermeoko Etxekalte eta Aramaioko The Clayton musika taldeen kontzertuak.

Antolatzaileak pozik daude atzoko jaialdiak izan zuen harrerarekin, hala kontatu du Gatza City Krew taldeko Garazi Orobengoak: "Lagun arteko pelota partiduekin ekin genion egunari. Hamabi tantora jokatu zuten hainbat bikotek, ondoren semifinala jokatu zuten, hamasei tantora, eta finala, berriz, arratsaldean, lepo betetako frontoian. 50 lagun elkartu ginen bazkaltzeko, han ere giro ederra izan genuen eta kontzertuekin borobildu genuen jaialdia. Ondo joan zen dena eta oso gustura ibili ginen". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak