Euskal Eskola Publikoaren 31. jaiaren 'Publikoa ai do' abestia aurkeztu dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2024ko mai. 2a, 15:33

Hilabete eskas geratzen da Euskal Eskola Publikoak Ordizian ospatuko duen jai handirako. Eta, gaur aurkeztu dute Jon Maiak idatzi eta Kau Kori Kurak musikatutako kantua: Publikoa aI do. Abestiarekin batera bideoklipa ere erakutsi dute Ordiziako Plaza Nagusian egindako prentsaurrekoan.

Aurkezpenean Ordiziako eskola publikoko hezkuntza-komunitateko ordezkari eta guraso Naroa Elortza eta EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imaz izan dira, Urdaneta Eskola Publikoko lehen hezkuntzako ikasleen konpainian.

Eskolatik azaldu dutenez, "metafora meteorologikoa" erabili du Jon Maian Publikoa aI do abestiaren letran, eta Ordiziako Eskola Publikoko guraso diren Kau Kori Kura taldearen izaera eta estiloa ere kontuan hartu ditu, taldearen "estilo umoretsua, absurdoa eta psikodelikoa" islatuz. Bideokliparen sorkuntza Bira produkzioak-en esku egon da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak