Emakumezkoen futbolaren maila erakusteko txapelketa

Mireia Bikuña 2018ko abe. 28a, 14:31

Hamalaugarrenez egin dute Emakumezkoen Gabonetako futbol txapelketa. Debagoienako selekzioa, Eibar eta Reala lehiatu dira nor baino nor gehiago. Emakumeen futbola balioan jartzeko, eta bereziki bailarako taldeek duten maila erakusteko helburuak izan ditu aurtengoak.

Debagoienako selekzioa Aloña Mendiko, Leintz Arizmendiko eta Bergarako jokalariek osatu dute. Sei jokalari talde bakoitzeko. Euren klubetan duten eskarmentua bateratu, eta zelaian erakusteko asmoz irten dira zelaira. Gogotsu halako txapelketan parte hartzeko. Eibar Ohorezko Erregionalean  diharduen taldearen etorri da. Oporrak aprobetxatuz, halako txapelketatan parte hartzeko ohitura dute armaginek. Hor ere, bailarako hainbat jokalarik dihardute, eta lagunekin egoteko baliatzen dituzte halakoak. Bestalde, Talde txuri urdina selekzio batekin etorri izan ohi da orain arte; eta, aurten ere hori egingo du maila atzoko jokatutako txikienen txapelketan; baina, nagusien mailan talde propioa ekarri dute. Hor ere badago bailarako jokalari bat.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak