Lapurretak saihesteko hainbat gomendio eman ditu Ertzaintzak

Amaia Zabala 2018ko abe. 11a, 15:09

Euskal Autonomia Erkidegoan, urtarriletik irailera bitartean etxebizitzetan egindako 2.018 lapurreta erregistratu eta 345 pertsona atxilotu edo ikertu ditu delitu horiengatik Ertzaintzak.

Gehienetan, halako lapurretak talde antolatuek egiten dituzte eta, neurri txikiagoan, aldizkako delitugileek edo biktimekin zerikusia duten pertsonek. Taldean 3-5 pertsona ibiltzen dira, arropa zabalak janzten dituzte eta poltsak ibiltzen dituzte. Ertzaintzarengana jo dugu etxebizitzetako lapurreta hauek saihesteko aholku eske.

Batzuetan txirrina jotzen dute etxebizitza hutsik dagoela ziurtatzeko eta ondoren atearen sarraila behartu ondoren balioko objektuak lapurtzen dituzte. Beste banda batzuek, aldiz, plastikozko erlaitz txikiak edo itsasgarri-hariak erabiltzen dituzte pertsona-mugimendurik izan den edo ez jakiteko.

Etxean ez gaudenean, berriz, irratia piztuta uzteko edo pertsiana guztiz ez jaisteko gomendatu digute. Eta pertsona susmagarriren bat ikusi ezkero, berriz, berehala 112ra deitzeko.

Bestalde, azkenaldian lapurreta asko egin dira Debagoieneko komertzio eta lokaletan ere, azkena esaterako, atzo eguerdian Arrasateko Gaztetxean. Sarrera nagusiko atea indarrez zabaldu eta behin barruan, dirua ostu eta kalte materialak eragin zituzten. Lapurrak atzeman ahal izateko, atzo, 12:00etatik 17:30ak arte gaztetxetik pasa ziren lekukoen laguntza eskatu dute.

Azaroan zehar Bergarako Kartzela zaharra gaztetxean ere birritan sartu ziren kalte ekonomikoak eraginez.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak