'Hitzartu' proiektua finantzatzeko babes kutxak aurkeztu ditu GuraSOSek

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko aza. 9a, 12:05

Hitzartu proiektua erraustegiaren eragin eremuan bizi eta ikasten duten neska-mutilen gurasoen elkarteek abiatu zuten. Asmoa da Gipuzkoako Batzar Nagusiei eta Foru Aldundiari aurkeztea hitzartutako soluzioa, eta proiektu hori garatzeko finantzaketa modu ezberdinak abiatu dituzte. Horietako bat babes kutxak dira, Zubieta inguruetan bizi diren neskak eta mutilek egindako marrazkiak tapakietan serigrafiatu dituzte. Debagoieneko hainbat herritan daude salgai.

Kutxak erosteko salmenta guneak

  • Arrasate: Ereindajan, Irati taberna eta Olgeta.
  • Bergara: Ereindajan.
  • Eskoriatza: Gozo Txiki taberna, Inkernu taberna eta Ixkur ile apaindegia.
  • Leintz Gatzaga: Labide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak