Aretxabaletako hego lotuneko bidegurutzean aldaketak egingo ditu Foru Aldundiak

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 20a, 11:59

GI-627 errepidean, Aretxabaletako hego lotuneko bidegurutzean, zenbait aldaketa egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, bide segurtasuna hobetzeko helburuarekin. "Bidegurutzea sinplifikatu gura dugu", azaldu du Mikel Uribetxebarria Aldundiko Plangintza eta Kudeaketa zuzendariak. Bigarren fase batean, bidegurutzea argiztatu egingo dute.

Puntu horretan Arrasate alderako ezkerretara bira egiteko aukera kendu egingo dute eta Arrasatera joan nahi duten ibilgailuek Fagor-Ederlan parean, bidegurutzetik 400 metrora dagoen biribilgunea baliatuko beharko dute norabidea aldatzeko.

Aldaketa hau egitearekin batera, errepidean neurri gehigarri batzuk ere jarriko dituzte. "Lurreko marrak berriz margotuko dira hobeto ikusteko, eta gainera errefortzuak jarriko zaizkie, gauez hobeto ikus daitezen. Horrez gain, errepidea estutu egingo dugu, izan ere, puntu honetan abiadura handia hartzen dute autoek". Era berean, Arrasatera joateko dagoen azelerazio erraila ere kendu egingo dute.

Lanak hasita

Gaur, astelehena, hasi dituzte lanak, eta bi astetan bukatzea aurreikusten du Aldundiak. Aipatutako Arrasateranzko bira egiteko aukera itxita dago, baina gainontzean, lanek ez dute aparteko aldaketarik eragingo trafiko zirkulazioan.

Lan hauek bukatutakoan, bigarren fase batean, bidegurutzea argiztatu egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak