Herritarrak hasi dira elkartzen "gure esku dagoela" aldarrikatzeko

Mirari Altube Arrese 2018ko eka. 10a, 11:05

GEDk deitutako giza katearekin bat egin duten debagoiendarrak hasi dira iristen dagokien lekura. Bergararrak, elgetarrak eta antzuolarrak Maltzaga aldera iritsi dira, eta gainerakoak, Leintz aldekoak, Oñatikoak eta Aramaiokoak, Arabara, Zigoitia ingurura.

Batzuk euritarako babesgarriekin, beste batzuk jatekoa eta edatekoa aldean hartuta, eta guzti-guztiak zapian eskuartean hasi dira iristen. Umeak, gazteak eta helduak, irribarrean ahoan dutela eta erabakitzeko eskubidea jai giroan aldarrikatzeko gogoz datoz.

Oraingoz behintzat eguraldiak bat egin du erabakitzen eskubidearen aldeko jaiarekin, eta giro paregabea dago giza katea egin ahal izateko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak