Herri kirolak egiteko aukera izan zuten gaztetxoek, besteak beste, harria jasotzen, gurdia eramaten eta zakua jasotzen jardun zuten. "Euriagatik ezin izan ditugu eskolako patioan egin eta frontoi barruan egin behar izan ditugu. Hala ere, neska-mutilak ederto ibili dira", adierazi zuten LEKeko arduradunek.
Datorren hastetik aurrera LEKeko sustapen jarduerak izango dira abian: squasha, padela, padel surfa eta surfa ezagutzeko aukera eskainiko diete, baita espeleologian lehen urratsak emateko ere. Gainera, Hontza parkera egingo dute bisita.