Lau mailetatik hirutan irabazi du Eskoriatzak Aresko txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko api. 7a, 18:11

Aresko saskibaloi txapelketa jokatu dute gaur Aretxabaletako eta Eskoriatzako kiroldegietan. Lau mailetan izan dira partiduak: kadeteak, gazteak, infantilak eta mini maila. Eskoriatzako taldeak kadete mailan, gazte mailan eta infantil mailan irabazi du txapelketa.

Eskoriatza elkarteko Aresko saskibaloi eskolako neskak lehiatu dira gaur jokatu duten Aresko txapelketan. Ibarra kiroldegian jokatu den kadete mailako partiduan, Areskok Durangoko Tabirakori irabazi egin dio. Gainera, Areskoko Mirian Encinak jaurtiketa txapelketa irabazi du.

Gazte maila

Gazte mailan, Areskok BLK Beasainen aurka irabazi du partidua. Norgehiagoka hori ere Ibarran jokatu da.

Infantilak eta 'mini' maila

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian infantil mailako neskek hiruko txapelketa jokatu dute: Gasteizko San Viator, Beasaingo BKL eta Aresko lehiatu dira nor baino nor gehiago. Txapelketa Areskok irabazi du eta jokalari onenaren saria Areskoko Naila Brahinek eroan du.

Mini mailan aldiz, BKL Beasainek irabazi du txapelketa.

Giro polita harmailetan

Eskoriatza elkarteko ordezkari Fernando Raso "pozik" dago Areskoko neskek egin duten lanarekin. Gaineratu du "giro polita" izan dela bi kiroldegietako harmailetan, eta bai gaztetxoek eta baita gurasoek ere "ondo" pasatu dutela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak