Aloña Mendi eroso dago lider moduan (1-2)

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 25a, 20:05

Erregional preferenteko derbian Aloña Mendik 1-2 irabazi du Mondraren kontra. Hala, Gotzon Urzelairen mutilek bolada onean jarraitzen dute, duela bi aste berdindurtako partidua kontutan izanda azken zazpi partidutan 19 puntu batu dituzte-eta. Hala, Mojategin jokatutako derbiak lehenengo postua berresteko balio izan du.

Kategoria berean, Antzuolak 1-3 galdu du Eztalan Soraluzeren kontra, eta atzealdeko postuetan murgilduta jarraitzen dute antzuolarrek. Jardunaldi berean, Bergarak Ordiziaren kontra du partidua, eta Aretxabaletak domekan jokatuko du Tolosaren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak