Salatzen dute "Garagartza itxi eta ehunka langile kaleratzen diren bitartean", CNA Group Fagor Taldearekin diharduela negoziatzen "marka mantentzeko intentzioarekin deslokalizazioari ateak zabaltzan zaizkion heinean". Halaber, CNArekin batera Jaurlaritza eta Fagor Taldea egoeraren erantzule egiten dituzte. Eta negozioak aurrera segitzeko alternatiba badagoela uste dute.
Horrekin batera, "babesa" erakusten diete langileei, "hartzen dituzten erabaki eta baita etorkizuneko mobilizazioetan, haiekin batera borrokatzeko".
(Adierazpena osorik irakurtzeko komunitateko gure zutabean dago, eskumako aldean).