Emakumeen Euskal Liga eta Ohorezko Erregionala, martxan

Mireia Bikuña 2017ko irailaren 7a

Aretxabaletak, Bergarak eta Mondrak etxean jokatuko dute eta Leintz Arizmendik, kanpoan.

Erregulartasuna neurtzen duen txapelketa hastear da maila batzuetan. Gizonezkoen Ohorezko Erregionala eta emakumezkoen Euskal Liga aste bukaeran hasiko dira.

Bergarak, Aretxabaletak eta Mondrak etxean hasiko dituzte euren bideak. Denboraldi-aurreetan egindako lana erakusteko ordua da, eta, gainera, zaleen aurrean.

Bergararrek Urola hartuko dute Agorrosinen (zapatua, 17:30). Mikel Juaristiren taldearen helburua mailara ahalik eta azkarren ohitu eta iazko dinamika mantentzea da.

Domekan, ordu berean jokatuko dute UDAk eta Mondrak: 16:30ean. Hurrenez hurren, Hernaniren eta Añorgaren kontra. Iaz bi taldeek egindako txapelketak erreferentzia moduan hartuta hasiko dute liga. Aretxabaletarrek goiko lekuetan egon gura dute hasieratik. Arrasatearrek ere iazko bidea jarraitu gura dute, baina kontziente dira urte zaila izango dela.

Emakumeak

Leintz Arizmendik, etxetik kanpo, Rezola futbol zelaian hasiko du Euskal Liga, Añorgaren kontra (zapatua, 18:15). Arrasateko eta Aretxabaletako jokalariak bateratzen dituen taldeak "gogotsu" ekingo dio txapelketari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak