Lehia estua bizi izan zuten atzo Miel Arregiren Argi-k eta Jose Mari Bengoaren Eder txakurrek. Bi oñatiarrek maila aparta erakutsi zuten atzokoan Legazpin. Lan garbia eta txukuna egin zuten baina azkenean, Bengoarendako izan zen garaipena. Puntu gehien zuela, Arregi pasa zen azken fasera. Artaldea ia osorik sartu zuen arren bi saiakeratan eskortan, ezin izan zituen dominatu –ardi bat kanpoan gertau zen–. Bengoak, lan osoa bukatzea lortu zuen eta denbora azkarrean. Bengoaren Eder txakurrak ere saria jaso zuen txakur ederrena, arraza garbiena edukitzeagatik.
Lau debagoiendar
Jose Luis Madinabeitia oñatiarra eta Jesus Mari Plazaola bergararrak ere parte hartu zuten txapelketan. Hala ere, aurten ez ziren oso fin ibili eta ezin izan ziren bigarren fasera pasa. Esan moduan, Arregi eta Urxabal oñatiarrak iritsi ziren azken fasera.