Amaia Albesen goi-mailako jantziak Miss World Spain lehiaketan

Maider Arregi 2017ko ira. 4a, 12:44

Datorren astean jokatuko da Gironan Miss World Spain lehiaketa. Finala irailaren 16an izango da. Lehiaketa horretan, Amaia Albes diseinatzaile arrasatearraren lanak ikusteko aukera izango da. Albesek goi-mailako joskintza egiten du eta guztira, sei diseinu prestatu ditu Arabako ordezkari Ane Nebredak jantzi ditzan.

Erakusleiho aparta den miss lehiaketa honetarako dena prest du Albesek eta azken ukituak soilik falta direla azaldu dio GOIENAri. "Pena da, ezkongaiekin konpromisoak ditut eta ezin izango naiz Gironan izan", kontatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak