Antxintxika familiaren babesean omendu dute Mikel Crespo Zumaiako triatloian

Xabier Urtzelai 2017ko ira. 3a, 10:23

Zumaiako lasterketako irteera puntuan egin zioten omenaldia Mikel Crespori. Argazkian, etxekoak Antxintxikako lagunekin batera. Gorka Zabaleta / Baleike

Zumaiako triatloiko irteera puntuan batu ziren lagunendako lasterketa berezia izan zen atzokoa. Esprint distantziako proba hasi aurretik omendu zuten abuztuan Pirineotan hildako Mikel Crespo, aretxabaletarra mendizalea izatearekin batera triatloian ere jardundakoa zen-eta. Antxintxikako lagunez inguratuta jaso zuten etxekoek lore sorta, eta semearen erretratua.

Badira esangura handia duten isiluneak; halakoxea izan zen atzo Zumaiako triatloiko irteera puntuan lasterketa hastera zihoazen ehunka atletek gorde zutena. Antxintxikakoak jarri ziren lehenengo lerroan, Mikel Cresporen taldekideak eurak, eta Cresporen senitartekoek taldeko presidente Aitor Rementeriaren eta Gipuzkoako triatloi federazioko presidente Iban Perezen ondoan jarraitu zuten ekitaldi xume baina polita. Lore sorta eta semearen erretratu bat oparitu zieten etxekoei, hain zuzen triatloi lasterketan parte hartzen zebilela ateratako argazkia. Eta segidan, bihotz taupada ohi baino azkarragoekin hasi zuten lasterketa.

Triatloiaren gaineko kronika, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak