Askorako eman zuen egubakoitz arratsaldean Antzuolan. Anelkarrek antolatutako Elkartasun Festaren bueltan hainbat ekintza egin zituzten, eta besteak beste, garai bateko ohiturak errekuperatuta, gari-jotzea zelan egiten zuten ikusi ahal izan zuten herritarrek. Horrekin batera, antzuolarrek 47 patata tortilla eraman zituzten, eta guztira 380 pintxo eder banatu ahal izan zituzten. Guztira mila euro lortu zituzten salmentatan, eta diru hori Senegalgo proiektua bultzatzeko erabiliko dute. Argazkiak: Imanol Soriano eta Jabi Etxaniz.