Euskal Ligan jokatuko duen Leintz Arizmendi talde berriak aurre-denboraldiko lehen norgehiagoka jokatu zuen atzo, Mojategin. Tituk eta Ezkurrak zuzentzen duten taldeak 0-0 egin zuen Tolosaren kontra, eta poliki-poliki badoaz elkar ezagutzen. Hurrengo hitzordua irailaren 5ean izango dute, Gasteizko Aurreraren kontra (18:00, Mojategi). Liga, berriz, irailaren 9an hasiko dute, Añorgaren zelaian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.