Aretxabaletako Tomatearen astea irailaren 25etik 30era

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abu. 29a, 16:12

Aretxabaletako Tomatearen astearen bigarren edizioa antolatu da irailaren azkenengo asterako. Ekintzen artean, Ortuen lehiaketa egingo da; aldez aurretik izena eman beharko da eta Leintz bailarako (Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) ortu guztiek parte hartu ahalko dute.

Ortuen lehiaketaren oinarriak

1. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Leintz Bailararako (Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Arrasate) ortu guztiek.
2. Oso positiboki baloratuko da simaurketa edo lurraren ongarriketa biologikoa, lurra ondo landuta egotea eta ortua orokorrean. Puntu gehien lortuko dute laborantza tradizionalera gehien gerturatzen direnak:
ureztatze, landareen erabilera, haziak...
3. Oso positiboki baloratuko da “Aretxabaletako tomatearen” landareak izatea.
4. Puntuagarri izango da landare kopurua eta aniztasuna.
5. Ortuan pozoiak erabiltzeak puntuak kenduko ditu; orturako erabiltzen badira pozoitsuak ez diren landare-osasunerako produktuak ez du punturik kenduko.
6. Epaileak baratze-adituak eta udaletxeak izendatutako beste pertsona batzuk izango dira.
7. Sari bat egongo da, azalera kontuan izan gabe, orturik onenarentzat.
SARIA: Orturako tresneria edota osagarriak erosteko 150 euroko bonoa.
8. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da ARKUPEN edo e-mail honetan: turismo@debagoiena.eus irailaren 17a baino lehen.
9. Saria irailaren 30ean banatuko da Aretxabaletako Herriko Plazan 14:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak