Mundukidek eta Lanki Ikertegiak Brasilen Movimento dos Trabalhadores Sem Terrarekin (MST) elkarlanean bultzatzen duten garapen sozioekonomikorako eta erakundeen indartzerako programa martxan du herrialdearen ipar-ekialdean eta berau indartu nahi du bi pertsonen kontratazioarekin. Brasilgo programaren helburu nagusia ekonomia solidarioa bultzatzen duten ekimenak sortzeko hezitako pertsonekin kontatu ahal izatea da. Horretarako, formazioa, aholkularitza teknikoa, gestio ereduen diseinuan eta interkooperazioan oinarritzen da.
Izan ere, programa honetarako arduradun berria kontratatuko du bertan egiten diren ekintzen koordinazio orokorra eraman dezan. Arduradun honek programaren planifikazioaren, pertsonen eta aurrekontuaren kudeaketa egin beharko du eta finantzazio bilaketaren lidergoa hartu. Honetaz gain, Brasileko erakundeen aurrean programaren ordezkaria izango da, kooperatiba kultura zabalduz eta autogestio ereduen ezarpenean lagunduz.
Honetaz gain, garapen lankidetza proiektuetarako teknikari bat kontratatuko du, erakunde publiko eta pribatuetarako proiektuen formulazio, justifikazio eta jarraipena egiteko proiektuetako koordinatzaileen irizpideen arabera. Arrasateko bulegoan kokatuta egongo da urtean lau hilabete eta beste denbora guztia proiektuetan igaroko du.
Interesatuek Mundukideren webgunean aurkituko dute informazio guztia eta CV-ak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da bi lanpostuetarako.