Jose Mari Bengoa oñatiarra Eder (iazko irabazlea) eta Txiki txakurrekin joango da. Hain zuzen Bengoa bosgarren postuan geratu da Kataluniako Castellar de n'Hug-en domekan jokatutako Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketan, eta arraza ezaugarri garbienak dituen txakurraren saria jaso zuen Eder-ek.
Beste bi oñatiar ere izango dira Legazpin: Migel Arregi, Mendi eta Argi txakurrekin, eta Jose Luis Madinabeitia, Bat-ekin. Eta Jesus Mari Plazaola arrasatearra Lagun txakurrarekin joango da iaz legez. Horiekin batera nor baino nor gehiago jardungo dute Ataungo Aitor Tatok Nabar eta Mendi txakurrekin eta Mutrikuko Javier Zubiarrek Txiki-rekin. Irabazlea sailkatuko da irailaren 24an, Oñatin jokatuko den 58. Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketarako.
Artzain Gaztaren Lehiaketa ere egingo dute domekan, Legazpin.